AURRERA Saiaz da Berria Txapelketako 6garren edizioko txapelduna. Irurtzunen kontra jokatu zuen atzo finala, kiroldegiko frontoian, eta 2-1 nagusitu ziren gipuzkoarrak.
Kadeteetan 22-19 irabazi zuen Aurrera Saizek. Partidu gogorra izan zen eta atzelariak ezin hobeto ibili ziren. Jubeniletan berriz, Irurtzunek erakustaldia eman zuen eta 22-11 irabazi zuten. Azkenik, seniorretan gipuzkoarrak erraz lortu zuten talderentzako garaipena, 22-11 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!