hernanik ez zuen aurkaririk izan atzo Belenosen kontra jokatu zuen partiduan, eta igoera fasea jokatuko du, b partidutara, eta datorren astean hasita. Partidu hasieratik aurreratu ziren hernaniarrak, eta lehendabiziko zatia bukatzean 0-44 ziren. Horren ondorioz, konbokatutako 22 jokalariek jokatzeko aukera izan zuten, tartean bi jubenilek: Ander Larretxea eta Iker Peña (entsegua egin zuen). Entsaioak honako hauek egin zituzten: Mitxelenak 3, Garmendiak 2, Boli Secok 2, Davidek 1, eta Iker Peñak 1.
Ohorezko A mailara igotzeko aukera
Hernanik atzo irabazi ostean, ligan bigarren postuan bukatu du eta horrek aukera eman dio Ohorezko A mailarako igoera fasea jokatzeko. Igoera fasea bi egunetan jokatuko dute: datorren igandean Landaren, eta apirilaren 19an (oraindik ez dakite ziur zeinen kontra jokatuko duten; ziurrenera, Cadizko Portuenseren kontra).