KAXKO elkarteak Atzieta kaleko kontainerrak lurperatzeko eskatu nahi du, eta horretarako sinadura bilketa jarri du martxan. Nahi duenak, dagoeneko firma eman dezake ondorengo komertzioetan: Putzueta eta Pineda harategia, Onddi taberna, Peña okindegia eta Jaione konjelatuak.
Txotx denboraldiko arazoak
Bestalde, Txotx denboraldian Kaxkoan izaten diren apurketak konpontzeko diru partidarik edo izaten al den galdetu die bizilagun eta komertzianteek elkarteari. Azken hauek jakinarazi nahi dute Udalarekin harremanetan jarri direla, eta ez dagoela ez diru partidarik ez asegururik. Kaxko Elkartekoen esanetan Udalak adierazi die ez dagoela asegururik apurketa hauen kargu egingo litzatekenik. Beraz, adierazi dute konponketak bakoitzak bere aseguruarekin egin beharko dituela.