Encarnacion Rodriguezek 100 urte bete zituela ospatu zuen atzo, familia osoa ondoan zuela. Goizean zehar bisita ugari izan zituen, eta pozik eta ilusioz gainezka ageri zen, etxeko txirrinak behin eta berriz nola jotzen zuen entzuten.
Alkatearen eta Ongintza Patronatuko buruen
bisita jaso zuen
100 urte ez direla egunero betetzen, eta Encarnacionek urte guzti hauetan izandako indarra eta kemena omentzeko plaka bat oparitu zioten atzo Marian Beitialarrangoitia Alkateak eta Izaskun Ezeiza Ongintza Patronatuko presidenteak.
1909an Hondarribin jaioa
Encarnacion Rodriguez Hondarribian jaio zen 1909garren urtean. Umetan familia osoarekin etorri zen Hernanira eta egun Portu auzoan bizi da.