Bigarren txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 29a, 01:00

Oier Mendizabal binakako bigarren txapelaren bila aterako da gaur Aimar Olaizolarekin batera, 18:00etan, Atano IIIa pelotalekuan. Aurrean Martinez de Irujo eta Goñi III izango dituzte.

Final haundia gaur jokatuko dute bikotekako pelota txapelketako bi bikote onenek. Alde batetik, Oier Mendizabal eta Aimar Olaizola ariko dira, iazko txapeldunak, eta bestetik Juan Martinez de Irujo eta Fernando Goñi, aurtengo txapelketako ligaxkan punturik gehien lortu dutenak. Finala, Atano III pelotalekuan jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!