Korrikako lekukoa Benta Berrin hartu zuen lehen hernaniarrak, eta 35 herritarren eskutik pasa ondoren, Martindegin pasa zioten Astigarragari.
HERNANIARREK ez zioten hutsik egin atzo Korrikari. Gaueko 21:40etan sartu zen herrigunera Zinkoeneatik barrena, Dobera-Kronikaren eskutik, eta jendetza zegoen bertan zain. Atzeko muturra ikusten ez zela, Kaxkoan barrena ibili ondoren Karabel auzora jaitsi zen eta Hernaniri agur esanda, Martindegin Astigarragak hartu zuen lekukoa.Korrikak Hernanin egin zuen ibilbidean 35 herritarrek eman zuten lekukoa, eta ezin konta ahala jendek egin zuen korri. 35 taldeen artean izan ziren besteak beste: EHE, Molotoff, Bertso Eskola, Ereñotzu auzoa, Orona enpresa, Mendiriz Mendi, Segi, Gazte Asanblada, Arraun elkartea, Hernaniko Udala eta abar luze bat. Korrika apirilaren 5ean iritsiko da Gasteizera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!