HORI dela eta, Buruntzaldeko hiru enpresak, -Urnietako Deman, Lasarte-Oriako T.S.S.T. eta Hernaniko AMR Refractarios-, euskararen erabilera normalizatzeko euskara plana abian jartzea erabaki dute, eta aurrerantzean plana gauzatzeko izango dituzten gastuen zati bat subentzio bidez jaso ahal izateko, lankidetza hitzarmena sinatu zuten, bakoitzak bere herriko Udalarekin, pasa den martxoaren 9an. Buruntzaldeko Udalak 2005ean hasi ziren enpresetan euskara planak sustatzen, eta harrez gero egindako lanari esker ditugu gaur egun 13 enpresa planetan murgilduta. Udalen sustapenak, plana abian jartzen duen enpresari, kostuaren 2/3 bermatu nahi dio, 3.500 eurotako topearekin. Eusko Jaurlaritzak LanHitzen bidez eskaintzen dituen diru laguntzen osagarri izan nahi du. Udalak, behin bakarrik lagunduko du enpresa, diagnosiak eta lehenengo urteko inplementazioak sortzen dituen gastuak arintzeko. Asko dira euskararen erabilera normalizatzeko arrazoiak. Baita horretaz jabetuta erronka berriari aurre egin dioten gure inguruko establezimendu eta enpresak.
Buruntzaldeako 13 Enpresak
1. Fagor Automotion Berriola
2. S. Izaguirre
3. Fagor V. Luzuriaga
4. ADURIZ de Lasarte
5. Tximela
6. Orona
7. Selak
8. MSI
9. Latz
10. Hator
11. AMR Refractarios
12. DEMAN
13. TSST autobusak
Euskara plana duten
hainbat enpresa
Aspace
Aquadonosti
CCOO Euskadi
Donostiako Tranbia Konpainia
EMAUS Fundación Social
Gipuzkoako Merkatarien Elkartea
GUREAK
Matia Fundazioa
Pasaiako Portua
DEBEGESA
Eibar Futbol Taldea
Arabako Abokatuen Elkargoa
CEGASA
Bilbogas
B
ilboko Portua
Bizkaiako Garraio Partzuergoa
EDESA
GUGENHEIM
UGT JUVENTUD
UNESCO Etxea
Euskararekin zeu irabazle
Kalitatea:
Enpresak eskaintzen duen zerbitzuak kalitatean irabaziko du hizkuntzaren aldagaia kontuan izanez gero. Berrikuntza dakar hizkuntzak modu egokian kudeatzeak.
Bezeroak: Gizartea gero eta euskaldunagoa da. Enpresako bezero eta hornitzaileen artean gero eta gehiago dira euskara dakitenak eta egiten dutenak. Langilea ere bezeroa da, barruko bezeroa. Enpresa munduko lan-taldeetan integratzen diren langile berrientzat motibagarria da euskara erabiltzeko aukera, eragin zuzena haien lanerako jarreran eta lanaren emaitzetan.
Erantzukizun soziala: Euskara Euskal Herriko berariazko hizkuntza izateaz gain, Euskadiko Komunitate Autonomoan ofiziala da gaztelaniarekin batera. Euskal Herriko enpresa eta establezimenduetan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzen dutela ere, zerbitzu egokia jasotzeko eskubidea aitortzen die, besteak beste, kontsumitzaile eta erabiltzaileei 6/2003 legeak.
Kontsumitzailearen eta
erabiltzailearen legearen ondorioz euskararen erabilera normalizatzeko neurriak hartu dituzten zenbait frankizia
ezagun:
Bershka
Euskatel
Forum
Bankoa
Bilbao Bizkaia kutxa
Euskadiko Kutxa
Donostiako Kutxa
FNAC
Massimo Dutti
Ikea
Oysho
Pull and Bear
Sabeco
Stradivarius
Toys `r` us
Alcampo
Merkatarien eskura Orrialdean sartu eta eskuineko menuetan merkatariek hainbat zerbitzuren berri jaso ditzakete:
1.- Dirulaguntzak
Irudiarekin eta errotulazioarekin loturiko elementuetarako, hau da, errotuluak, web orria, programa informatikoak, euskara plan integralak, eta euskara ikasteko edo ikastaroetarako.
2.- Bestelako laguntzak
Testuen itzulpenak eta zuzenketak, aholkularitza, eta eskaera orrialdean bertan egiteko aukera.
Enpresen eskura
Lan mundua atalean Buruntzaldeko enpresarientzat interesgarriak izan daitezkeen berriak, eta euskararen erabilera normalizatzeko tresnak aurki daitezke atal honetan. Hurrengo hauek, besteak beste:
1.- Lanean euskara indartzen
Euskaraz dagoen softwarea nola lortu, lanerako agiri ereduak, hiztegiak, eta abar, baita gaiaren inguruko Lantalan, zein antzerako web guneekin lotzeko estekak ere.
2.- Dirulaguntzak baliatuz
Udalek, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak euskara planak sustatzeko ematen dituzten dirulaguntzen informazioa.
3.- Buruntzaldeko lan mundua euskalduntzeko buletina
4.- Albisteak
Buruntzaldeko euskara zerbitzuek egiten dituzten ekintza puntualen berri izateko.
Euskara sarean
Errotulu batentzako diru-laguntzak eskatu nahi dituzula, edota euskara zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuetako bateren baten beharra duzula, eta astirik gabe zabiltzala bertara joateko? Hemendik aurrera hori ez da oztopo izango. Buruntzaldeko euskara zerbitzuek www. buruntzaldea.org web gunea jarri dute abian. Euskararen erabilera normalizatu nahi duten merkatari, ostalari, zein gainerako enpresa txikietako arduradunek aukera izango dute, saguko klik batez, zerbitzu guztietara heltzeko. Gainera, Buruntzaldean euskararen normalizazioaren inguruan egiten diren beste hamaika gauza aurkituko ditu gaiarekiko interesa duen edozein herritarrek.Berritzen eta garatzen joango den tresna da. Denona eta denontzat.