Euskadi Innova egitasmoaren barruan bilera izango da astelehenean, merkataritza eta
zerbitzu arloko enpresa txiki eta ertainentzako. Bileran egitasmoaren berri emango dute eta azalduko dute enpresa mota honi parte
hartzeak ekartzen dizkien abantailak. Bileran
enpresek gestio arloan, azpiegitura mailan, eta beste hainbat arlotan egin ditzaketen
berrikuntzen berri emango dute. Astelehenean 09:00etatik 11:30etara, Hernani Institutuan (Karmelo Labakan). Parte hartzeko izena eman behar da: innova@hernani.net-en edo 943 33 50 21 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!