Kalejira, dantzari txikiak eta erromeria, gaur Dantzari Festan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 28a, 01:00

DANTZARI Festa hasi zen atzo, eta gaur ere izango da ekitaldirik euskal dantzen bueltan. Gainera, gaur Korrika Hernanitik pasako dela kontuan izanda Dantzari Festako hainbat ekintza Korrikaren aldekoak izango dira.

Erromeria eta dantzari txikiak
Erromeriak eta dantzari txikiak izango dira gaur protagonista Dantzari Festan. Eguerdiko 12:00etan Hernani Musika Eskolako musikariekin kalejira izango da herriko kaleetan zehar. Ondoren, erromeria izango da Plaza Berrin, trikitilariekin, Korrikaren alde. Arratsaldeko 18:00etan Ttarla dantza taldeko dantzari txikienak aterako dira beren onena ematera, herriko kaleetan zehar. Euria eginten badu emanaldia Atsegindegin izango da. Gasteizeko txistularien kale bueltak borobilduko du eguna, 19:30etan hasita.

Martxoak 28
-Hernaniko kaleetan zehar, kalejira, Hernaniko Musika Eskolako taldeekin, 12:00etatik aurrera. Ondoren erromeria Plaza Berrin, Korrikaren alde.
-Ttarla dantza taldeko dantzari txikien irteera, kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera.
-Gasteizko txistulariekin erromeria. Arratsaldeko 19:30etan, herriko kaleetan. Martxoak 29
-Kalejra herriko kaleetan, 11:00etatik aurrera. Euskal Herriko dantza talde ezberdinak herriko auzo eta kaleetan.
-Ikurrin dantza Plazan. 13:30etan.
-Bazkaria, dantzari eta soinujoleentzat Atsegindegin. Eguerdiko 15:00etan. Martxoak 30
-Apirilak 3 -Euskal jantzien erakusketa. 17:00etatik 20:00etara, Biterin. Apirilak 1
-Hitzaldia, baserritarren janzkerari buruz, Ramon Garciaren eskutik.19:00etan, Biterin. Apirilak 4 -Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia, herriko kaleetan zehar. 17:00etatik aurrera.
-Eskola taldearen emanaldia, 20:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!