Korrika 16 gaur iluntzean iritsiko da Hernanira, kaleak eta herritarrak girotzera

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 28a, 01:00

iritsi da oinetako erosoak jantzi eta kalera ateratzeko garaia, Korrika 16 gaur iluntzeko 20:36ak aldera iritsiko baita Hernanira. Ongi Etorri lemapean ostegunean abiatu zen Tuteratik, eta kilometro ugari egin ondoren gaur iritsiko da herrira. Aranotik etorriko da eta Benta Berri ingurura iluntzeko 20:36 etan iristea espero da. Herrigunera, Zinkoenera alegia, ordubete beranduago iritsiko da, 21:37ak aldera.

35 testigu aldaketa izango dira herrian
Korrikak herrian egingo duen ibilbidea Benta Berrin hasiko da eta Martindegiko sarreran bukatu. Ibilbide osoan zehar 35 testigu aldaketa egingo dituzte; honakoak dira herriko kilometroak erosi dituztenak: EHE/Bai EHri, Segi, Gazte Asanblada, Kuadrila 1, Molotoff, Bertso Eskola, Udal Langileak (pabiloiak), Ereñozu auzoa, Azkuna familia, Orona (enpresa eta langileak), Mendiriz Mendi, Arraun Elkartea, Udal langileak, Berriak, Haurrak, Rugby, Dobera/Kronika, Ongi Etorriak (omenduak), Udal Euskaltegia, Institutua, Langile DBH, Langile, Inmakulada, Elizatxo, Urumea, AEK, Udala, Kantuz, San Joan Konpartsa, Ttarla, Etxerat, Herritarren Batasuna, LAB, AMR eta Martindegi Auzoa.

Ekitaldiz betetako eguna
Korrika iritsi aurretik gaurko eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Hernaniko AEKk: 11:00etan bizikleta martxa abiatuko da Plazatik; 12:00etan kalejira izango da Musika eskolako kideekin eta erromeria Plaza Berrin; 14:30etan Korrika bazkaria Santa Barbaran; 17:30etan Ttarla dantza taldea ibiliko da herrian zehar; 19:30etan Gasteizko txistulariak aterako dira; eta azkenik, 21:43 aldera Korrika 16ri harrera egingo diote Zinkoenean.

HERRIKO IBILBIDEA
Benta Berri 20:36
Pagoaga txartela 20:42
Ugaldetxo 20:48
Kurba eta zubia 20:54
Ereñotzuko eliza 21:07
Epeleko sarrera 21:19
Lastaolako sarrera 21:25
Arrauneko poligonoa 21:31
Zikuñagako semaforoa 21:37
Zinkoenea sarrera 21:43
Gunea taberna aurrea 21:45
Epoko errotonda 21:47
Elkano taberna aurrean 21:49
Txirrita kale hasiera 21:51
Atsegindegi 21:54
Udaletxe atzea 21:56
Lizeaga kurba 21:58
Euskaltegi aurrea 22:00
Gudarien plaza 22:02
Zinkoeneako kioskoa 22:04
Karabelgo tunela eta gero 22:06
Karabel irteerako lehenengo errotonda 22:08
Gasolinera parea 22:10
Lehenengo errotonda 22:11
Bigarren errotonda 22:13
Martindegi sarrera 22:15
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!