VI. Berria txapelketa iritsi da amaierara. Final haundia gaur jokatuko da, kiroldegiko frontoian Irurtzunen eta Aurrera Saiaz de Bidegoian taldeen artean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Txapelketan afizionatu mailako 24 talderik onenek hartu dute parte, eta lan bikaina egin ondoren lortu dute bi talde hauek finalerako pasea.
Irurtzunek ez du bide erraza izan, txapelketa ez baitzuen zerrenda buruan hasi. Hortaz, finalera iristeko Txukun Lakua, Markina, Hernani eta Zazpi Iturri kanporatu behar izan ditu. Aurrera Saiazek ordea zerrendaren buruan hasi zuen txapelketa, eta finalera iristeko Arrasate, Huarte eta Zugarralde kanporatu behar izan zituen.
Finalean, kadete mailan, Idioate IIak eta Berazak jokatuko dute Irurtzunekin, Aurrera Saiazekin berriz Labaka eta Arratibelek. Jubeniletan Irurtzun taldean Ansotegi eta Zabaleta arituko dira, eta aurkari Aurrera Saiazeko Apezetxea eta Zinkunegi izango dituzte. Azkenik, senior mailan Ollo eta Etxeberriak jokatuko dute Irurtzunekin, eta Renobables eta Galarragak Aurrera Saiazekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!