Ohorezko B mailako errugbi taldeak partidu garrantzitsua izango du gaur Belenosen kontra. Ligako azken partiduan, etxean, Gernika liderraren kontra galdu ostean, Igoera Faserako postua jokoan izango du gaur. Denboraldi osoan bigarren postuan egon eta gero, azkeneko partidura arte zain egon beharko dute hernaniarrek igoerako promozioa jokatuko duten edo ez jakiteko. Partidua irabaziz gero bigarren postua ziurtatuko dute eta promozioa jokatu. Partidua arratsaldeko 17:00etan Avilesen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!