40.343 zenbakia izan da saritua

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 27a, 01:00

UDALAK erosketak egiteko poltsak berrerabiltzeko kanpaina jarri du martxan aurtengoan. Udalak banatutako poltsa berdeak, edo etxetik eramandako bestelako kapazo edo karroa erabiltzeagatik boletoak ari dira banatzen zenbait dendetan. Martxoko zozketa atzo egin zuten eta 40.343 izan da zenbaki saritua. Boletoa, arroxa kolorekoa, Axun Esnal dendan banatu zen. Boletoa izanez gero deitu: 943 57 54 31 zenbakira. Kanpainak aurrera jarraitzen du eta datorren hilean beste 100 euroko erosketa bonoa zozketatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!