Mendizabal IIa: «gustura gaude aukeratutako pelotekin, eta egokiak diren edo ez finalean ikusi beharko da»

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 27a, 01:00

FINAL haundia iristear zela nabaria zen atzo Atano IIIa pelotalekuan, eta bi bikoteen arteko tentsioa areagotuz joan zen pelota aukeraketa amaitu ahala; batez ere Mtz. de Irujo eta Goñiren aldetik. Olaizola IIa eta Mendizabal IIa azkenak izan ziren pelotak aukeratzen. Gustura ageri ziren bi pelotariak saskian aurkitutako pelotekin, eta Oierrek adierazi zuenez «bakoitzak bere pelotak aukeratzen ditu eta gu gustura gaude aurkitutakoarekin; egokiak diren edo ez partiduan ikusi beharko da. Partiduak gora behera asko izaten ditu eta azkenean maila bertan eman behar da. Final polita izateko ahaleginak egingo ditugu, espektakulua eman eta bertara hurbiltzen den jendeak gozatzeko. Aurreko finalerdian materialaren inguruan kexu berak izan ziren, eta azkenean beraiek ere gure pelotekin jokatu zuten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!