BIHAR gauean ez da Garaiar autobus urdinen gaueko zerbitzurik izango, txoferren greba dela eta. Larunbat gauetik igande goizerainoko zerbitzua da etengo dena; gainerako autobusak betiko ordutegian aterako dira. Autobus konpainiako arduradunekin negoziatzen ari den LAB sindikatuko delegatuak azaldutakoaren arabera, gaueko zerbitzua zerbitzu berezia dela errekonozitzea da txoferrek egin duten eskari nagusia, eta horrekin batera, txoferren seguritatearen aldeko neurriak hartzea. Delegatuak azaldu du, gaueko txanda ohiko lan egutegian dutela sartuta, eta eskatzen dutena da, gaueko zerbitzua zerbitzu berezi bezala kontsideratzea, dagokion soldatarekin. Bestalde, txoferraren seguritatearen inguruko hobekuntzak ere eskatu dituzte. Gaueko txandak 23:00etatik 07:00ak arte irauten du eta delegatuak azaldutakoaren arabera, «txoferra bakarrik egoten da denbora tarte horretan, eta askotan, tentsio momentu gogorrei aurre egin behar izaten die».
Gauero 600-800 lagun
Garaiarreko txoferrek emandako datuen arabera, gaueko autobus zerbitzuan, 600-800 lagun ibiltzen dira, larunbatetik iganderako gauetan.