Asteartean, hilaren 31n, ipuin ordua izango da udal liburutegian. Oraingo txandan Ixabel Millet ipuin kontalaria izango da bertan. Bi saio eskainiko ditu: aurrenekoa, arratsaldeko 17:30etan, 3-4 urteko umeentzat; eta bigarrena, arratsaldeko 18:00etan, 5-7 urteko umeentzat. Ipuin ordua Udalak antolatutako eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ekimena da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!