Euskerazko pelikula laburrak ikusteko aukera izango da apirilaren 2an, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 26a, 01:00

DOBERA Euskara Elkarteak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, euskerazko sei pelikula labur ikusteko aukera izango da apirilaren 2an Biterin. Pelikula hauek guztira 46 herritan botako dituzte, tartean Hernanin, Topaguneak antolatutako zirkuitoari esker. Proiekzioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Sarrerak 3 euro balio du eta emanaldi aurretik eskuratu ahal izango dira.

Seigarren urtea
Dagoeneko seigarren urtea da film laburren zirkuitoa egiten dela. Proiektuaren helburua da euskaldunek egindako zinea euskal ikus-entzuleei eskaintzea, izan ere, ez da horretarako aukera haundirik izaten. Urtetik urtera film laburren zirkuitoa erreferente ari da bihurtzen, bai zinegileentzat eta baita zinezaleentzat ere. Horren seinale da, gero eta herri gehiagok nahi dutela filmak beren aretoetan erakutsi, eta ikusle kopurua ere gora egiten ari dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!