Eskolarteko txapelketa eta topaketa izango dira igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 26a, 01:00

gimnasia erritmikoko eskolarteko txapelketa izango da igandean kiroldegian. Txapelketa goiz eta arratsalde jokatuko dute, goizeko 09:00etatik 19:00etara.

Eskolarteko txapelketako bigarren fasea
Goizean eskolarteko B mailako txapelketaren bigarren fasea izango da. Bertan, alebin mailan, taldeka, Urumeak hartuko du parte: 3 pelotarekin eta 2 esku hutsik; banaka Malen Martinez eta Leire Leonet lehiatuko dira sokarekin. Infantil mailan berriz, taldeka hartuko dute parte Hernani GEEk taldekoek, eta 5 uztairekin egingo dute proba. Benjaminen topaketa Arratsaldean berriz, benjamin topaketako bigarren fasea izango da. Taldeka eta esku hutsik parte hartuko dute honako taldeek: Langile, Langile A, Langile B, Elizatxo eta Urumea. Banaka berriz, Maddi Alberdi eta Maider Galparsoro lehiatuko dira, pelotarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!