Aimar Olaizola, Oier Mendizabal, Juan Mtz. de Irujo eta Fernando Goñik gaur izango dute final haundirako material aukeraketa, goizeko 11:30etan, Atano IIIa pelotalekuan. Material aukeraketarako sarrera librea izango da, beraz, edozein herritar hurbildu daiteke.
Dirua 100-80ri aterako da
Irujo eta Goñiren alde
Final haundia jokatzeko hiru egun falta diren arren, apostuak hasi dira han eta hemen. Dirudienez, ikusleek konfiantza gehiago dute Aspeko bikotearengan, Irujo eta Goñirengan alegia, eta dirua hauen alde aterako da 100-80ri. Hala ere, apostuek gora beherak izan ditzakete azken egun hauetan, eta batez ere, gaurko material aukeraketa eta gero.