Bertso saio musikatua gaur Otsua-enea sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 26a, 01:00

Gaur Otsua-enea sagardotegira joanez gero, afari bereziaz gozatzeko aukera izango da, izan ere, bertso saio musikatua izango da afalondoren. Bertsotan ariko dira Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Xabier Legarreta eta Oier Iurramendi bertsolariak. Musika eta gaiak jartzen berriz, Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Eñaut Agirre. Oraindik badago lekua, beraz, joan nahi izanez gero, honako telefono zenbakira deitu: 943 556 894.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!