Bihar hasiko da Dantzari Festa ‘Talaia’ emanaldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 26a, 01:00

urtero bezala Dantzari Festa ekitaldiz beteta dator. Berotzeko, bihar bertan Gero Axular dantza taldearen emanaldia izango da Biteri kultur etxean, arratsaldeko 20:00etan.

Larunbatean erromeria, Korrikarekin bat eginda
Larunbatean egun osoa erromerian pasako dute. Eguerdiko 12:00etan kaleetan barrena ibiliko dira, herria girotzen; ondoren denak Plaza Berrin elkartu eta erromeria egingo dute. Korrika larunbatean bertan pasako denez Hernanitik, Dantzari Festako antolatzaileek Korrikaren omenez egingo dute erromeria eta jendeari parte hartzeko deia luzatu diote. Arratsaldean Ttarla dantza taldeko dantzari txikiak ibiliko dira herrian barrena. Iluntzean berriz, Gasteizko Adurtza txistulari taldearen laguntzarekin, erromeria egingo dute, kaleetan barrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!