Korrikako peto eta kilometroak banatuko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 26a, 01:00

KORRIKA abiatuko da gaur Tuteratik, eta Hernanira iritsi aurretik dena ondo lotu beharra dago. Gaur, esaterako, bilera izango da, aldez aurretik erositako km.-ak eta petoak banatzeko. Bilera arratsaldeko 17:00etan izango da, Biterin.

Bihar haur eta gazteen Korrika
Korrika etzi iritsiko da Hernanira, baina bihar ere izango da Korrikaren inguruko ekintzarik. Goizeko 10:00etan Haur Korrika egingo dute haurtzaindegietan. Eguerdiko 12:00etan Korrika Gaztea aterako da: herriko ikastetxeetako gazteak herrian barrena ibiliko dira korrika haientzako propio osatutako ibilbidean barrena. Eguerdiko 15:00etan, beste ikasle sail bat aterako da ikastetxeetatik herrian barrena korrika egitera. Bukatzean denak bildu eta Plazan txokolatada eta dantzaldia egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!