Sagardoaren ‘istorioak’ ekarriko ditu gaur Jakoba Errekondok

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 26a, 01:00

aurtengo txotx denboraldian hiru hitzaldi izango dira sagardoaren ingurukoak, martxoan eta apirilean zehar, eta lehendabiziko hitzaldia gaur izango da. Jakoba Errekondo Usurbileko nekazaritzako injeniari eta paisajistak, irratian eta, landareei buruz makina bat aholku emandakoak, emango du gaurko hitzaldia Sagardoaren historiaren istorioak izenburupean. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!