Virgilia Cagang Judayak betiko konpromezua hartu du Jainkoarekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 26a, 01:00

VirgiLia Cagang monjak betiko konpromezua hartu zuen atzo Jainkoarekin eta Agustinatarren kongregazioarekin. Orain arte aldian-aldian bere konpromezua berritu behar izaten zuen; atzo betiko konpromezua hartu zuen, gazteleraz votos perpetuos edo solemnes esaten dena. Horretarako, Prozesio Ospetsuaren Ospakizuna egin zuen, apaizen ordenatzearen pareko ekitaldia. Urte mordoska zen horrelako ekitaldirik ez zela egin Hernanin eta bertako monjak pozik ageri ziren. Hernaniko apaizak eta beste 19 apaiz elkartu ziren mezetan. Superiora ere ondoan izan zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!