Bertso bazkaria Zipotzan izango da

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 25a, 01:00

Astigarragan Korrikari ongi etorria emateko, larunbatean bertso bazkaria egingo dute, Hamaika Bertuteko kideekin. Hasiera batean bazkaria plazan egitekoa zuten, baina lekuz aldatu dute eta Zipotza elkartean egingo dute. Elkartean hainbeste leku ez dagoenez, herritarrei dei egin diete lehenbailehen hartzeko txartelak. Txartelak 15 euroan daude salgai, Zipotza, Ikatza, Sagartxo eta euskaltegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!