ostiralean hasiko da aurtengo Dantzari Festa. Larunbatean egun osoko erromeria egingo dute, eguerdian eta arratsaldean. Korrika egun horretan pasako denez Hernanitik, antolatzaileek bat egin nahi izan dute euskararen aldeko jai erraldoiarekin.
Erromeria egun osoan
Eguerdiko 12:00etan kalejira egingo dute Hernaniko Musika Eskolako taldeekin eta ondoren erromeria izango da Plaza Berrin, Korrikaren alde.
Arratsaldeko 18:00etan dantzari txikiak aterako dira dantzara eta kaleetan barrena ibiliko dira (euria egingo balu, Atsegindegin).
Iluntzean, 19:30etan, berriz ere erromeria izango da, kaleetan zehar, Gasteizko Adurtza taldeko txistulariekin.
Korrikarekin bat
Dantzari Festaren antolatzaileek bat egin nahi izan dute milaka euskaltzale biltzen dituen Korrikarekin eta beren atxikimendua adierazteko, eguerdiko dantzaldia Korrikaren omenez egingo dute; eta jendeari dei egin diote parte hartzeko.