Txistu kontzertua igande eguerdian Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 25a, 01:00

Datorren igandean txistu kontzertua izango da herrian. Hernaniko Txistulari Banda izango da jotzen eta tronpetajole bikote bat ere izango dute laguntzaile; denak Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean ariko dira. Besteak beste, honako piezak joko dituzte: Hemen gara, Kontrapasa, Festarako bi doinu, Mutil koskorrak eta Orixeko Inauteria. 13:00etan, Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!