gaur egun haundia da Virgilia Cagang Judaya monjarentzat, izan ere, gaur Jaungoikoari zerbitzatzeko betiko konpromezua hartuko du, gazteleraz votos perpetuos esaten dena.
Orain arte ere konpromezua hartua zuen, votos simples esaten dena, eta aldiro berritu egin behar izaten zituen. Gaur, hala nahi badu, aukera izango du konpromezua betiko hartzeko Jainkoaren aurrean.
Filipinetakoa
Virgilia Cagang izatez Filipinetakoa da. Aurretik, Arabako konbentu batean egon zen, eta Hernaniko komentua berritu zutenean etorri zen Hernanira.
Herriarekin ospatu nahi
Monjak herriarekin ospatzeko nahia azaldu du. Horregatik gaur Hernaniko apaizak, Manolo Odriozolak, egingo ditu elizkizunak, beste 17 apaizekin batera.