Atleta hernaniarrak sendo dabiltza eta hala erakutsi zuten hilaren 15ean Donostian egin zen Atletiada frogan, Kutxak antolatuta. Hernaniarrak nahiko aurrean ibili ziren sailkapenetan eta batzuk aurre aurrean ere bai.
Pisu jaurtiketa
Pisu jaurtiketan Endika Otxoa lehenengo izan zen alebin kategorian, 7.21 metroko markarekin. Olaia Auzmendik ere lehenengo postua egin zuen, infantil kategorian, 10.3 metroko markarekin.
Errelebotan ere aurretik
Mutilen kadete mailan, Hernani A taldeak lehenengo postua egin zuen erreleboetan, 52.00 emaitzarekin. Hernaniko mutilek baita ere, alebin mailan 4garren postua egin zuten 1.02.6 markarekin.