Larunbatean Gipuzkoako Haur Misiolarien Topaketa egingo dute Urnietako Salesiarren etxean, 7-14 urte bitarteko umeek (6 urtetik beherakoak ere joan daitezke, gurasoek lagunduta). Hantxe bilduko dira katekista, guraso, irakasle eta umeak. Hara joateko bidea oinez egingo dute; Hernani aldeko umeak Santiago bidetik joango dira. Horretarako, goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua, Tilosetan. Umeek janaria eta edaria eraman behar dituzte. Ibilaldira joan ezin dutenak bertara joan daitezke zuzenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!