san Joan jaiak iragartzeko kartel proposamenak aurkeztu daitezke dagoeneko Biteri kultur etxean. Lehiaketa Udalak jarri du martxan eta edozeinek har dezake parte. Proposatutako kartel guztien artean irabazle suertatzen dena izango da 2009ko San Joan jaietarako erabiliko dena. Saridunak 600 euro irabaziko ditu.
Kartelek izan beharreko
baldintzak
Proposatutako kartel guztiek bete beharreko baldintza batzuk izango dituzte, Udalak ezarriak: kartel guztiek San Joan jaiak. Hernani 2009 izenberua izan beharko dute; lanaren neurriak honakoak dira: 32cm zabal eta 48 cm altu; paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztuko dira; eta azkenik, edozein modalitate artistiko eta koloretan aurkeztu ahal izango dira.
Epea apirilaren 17ra arte
Proposamenak Biteri kultur etxean entregatu behar dira apirilaren 17a baino lehen, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Irabazlearen izena maiatzaren 11a baino lehen jakingo da.