Joan den asteartean Udaleko Euskera Planeko aurtengo egitasmoa onartu zen, Udalari berari eta Kirol Patronatuari dagozkionak. Horrez gain, euskera saileko dirulaguntzak arautzeko oinarriak ere onartu ziren.
Oro har, diru laguntzak haunditu egin dira
Bi diru laguntza mota bereizten dira, nahiko finkoak direnak eta aldian aldikoak direnak, esate baterako, pertsona batek eskatu dezakeena euskera ikasteko. Oro har, azken multzo honetako diru laguntzak haunditu egin dira, batez ere euskera ikasteko direnak.
Merkatarientzako laguntzak
Merkatarien jarduera euskalduntze aldera, beren errotuloak euskeraz jartzeagatik diru laguntzak haunditu egingo zaizkie. Orain arte ere izan, bazituzten, baina hemendik aurrera, diru laguntza haundiagoa izango da, errotulua euskera hutsean jarriz gero.
Beste hainbeste gertatuko da euskarri informatikoekin, alegia, komertzioek beren web orriak euskeraz jartzeagatik, edo euskerazko programa informatikoak erosteagatik, eta horietan euskeraren presentzia ziurtatzeagatik, beste hizkuntzaren pare, diru laguntzak jaso ditzakete merkatariek.
Elkarteentzako laguntzak
Elkarteek ere jaso dezakete diru laguntzaren bat elkarterako beharrezkoak diren euskarazko programa informatikoak erosteko.
Udala eta Patronatuak
Bestalde, asteazkenean Udala bera euskalduntzeko eta Kirol Patronatua euskalduntzeko plangintzaren aurtengo egitasmoak ere onartu ziren. Gaur bozkatuko da Ongintza Patronatuko euskalduntze planaren aurtengo egitasmoa.
Batean zein bestean orain arteko ildoari jarraitzea onartu zen, kontuan izanda, gainera, gero eta herritar gehiagok eskatzen dituztela zerbitzu hauek euskaraz.