HERNANIKO San Joan Konpartsak antolatuta, ostiralean hasiko da 14garren Dantzari Festa. Egun horretan hasi eta apirilaren 4ra arte egunero izango dira euskal dantzarekin zer ikusia duten ekintzak. Ostiralean bertan, Gero Axular Dantza Taldeak Talaia izeneko dantza ikuskizuna eskainiko du Biteri kultur etxean, arratsaldeko 20:00etan.
Asteburuan Dantzari Festak indarra hartuko du, larunbatean eguerdi eta arratsaldean, erromeriak izango baitira, eta arratsaldean Ttarla taldeko dantzari txikien erakustaldia. Igandean, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako dantzariak bilduko dira Hernanin.
Hurrengo astean euskal jantzien berri emango dute eta asteburuan dantzari txikiak izango dira protagonista.
EGITARAUA:
Martxoak 27
-Gero Axular dantza taldearen ‘Talaia’
emanaldia. Arratsaldeko 20:00etan Biterin.
Martxoak 28
-Hernaniko kaleetan zehar, kalejira,
Hernaniko Musika Eskolako taldeekin,
12:00etatik aurrera. Ondoren erromeria
Plaza Berrin, Korrikaren alde.
-Ttarla dantza taldeko dantzari txikien
irteera eta dantza emanaldia,
kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera.
-Gasteizko txistulariekin erromeria. Arratsaldeko 19:30etan, herriko kaleetan.
Martxoak 29
-Kalejra herriko kaleetan, goizeko
11:00etatik aurrera. Euskal Herriko dantza
talde ezberdinek dantza egingo dute herriko
auzo eta kaleetan.
-Ikurrin dantza dantzatuko dute talde
guztiek Gudarien plazan. Eguerdiko 13:30etan.
-Bazkaria, dantzari eta soinujoleentzat Atsegindegin. Eguerdiko 15:00etan.
Martxoak 30
-Euskal jantzien erakusketa.
17:00-20:00, Biterin.
Martxoak 31
-Euskal jantzien erakusketa.
17:00-20:00, Biterin.
Apirilak 1
-Euskal jantzien erakusketa.
17:00-20:00, Biterin.
-Hitzaldia, baserritarren janzkerari
buruz, Ramon Garciaren eskutik.
19:00etan, Biterin.
Apirilak 2
-Euskal jantzien erakusketa.
17:00-20:00, Biterin.
Apirilak 3
-Euskal jantzien erakusketa.
17:00-19:00, Biterin.
Apirilak 4
-Dantzari txikien irteera eta dantza
emanaldia, herriko kaleetan zehar.
17:00etatik aurrera.
-Eskola taldearen emanaldia, 20:00etan, Biterin.