Seniorrak irabazle, 58-71, aspaldiko partez

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 25a, 01:00

aspaldiko bolada hautsi eta irabazi egin zuen igandean senior mailako saskibaloi taldeak. Hernaniko beste taldeek ez zuten zorte bera izan.

Pozik, aspaldiko partez
Seniorrek ez zeramaten bolada ona eta igandean irabazteak animoak altxatzen lagunduko die. Donostiako Kostkas-Forum Sport taldearen aurka jokatu zuten Pako Yoldi kiroldegian, eta baita irabazi ere, 58-71.

Kadeteek eta jubenilek galdu
Kadeteek berriz, galdu egin zuten joan den astean, Easo Elurraren aurka, 34-68. Jubenilek ere galdu egin zuten, 50-71, etxean, Gros Xake taldearen aurka. Jende asko bildu zen kiroldegira partidua ikustera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!