Mi nombre es Harvey Milk izeneko pelkula jarriko dute gaur Biterin. Gus Van Sant da zuzendaria eta Sean Penn da aktore nagusia. Bere homosexualitatea jendaurrean onartu eta bere lan postua utziko du Harvey Milkek eta San Franciscora joango da bizitzera, bere mutil lagunarekin. Pixkanaka homosexualen eskubideen aldeko borrokaren erreferente bihurtuko da Harvey Milk. Azkenean kargu politiko bat eskuratuko du, baina zenbait politiko eta sindikatuei aurre egin beharko die. Pelikula gaur arratsaldeko 19:30etan jarriko dute, Biterin. Bestalde, haurrentzako, Winx pelikula jarriko dute, animaziozkoa. Gaur arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!