Aralar tabernako mus txapelketan izena emateko epea luzatu dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 22a, 01:00

Aralar tabernako mus txapelketan izena eman daiteke oraindik ere, epea luzatu egin baitute. Aurten 25garren urteurrena izaki sari gehiago izango dira. Honakoak izango dira sariak: 1go bikoteak 2.000 euro, garaikurra, txapela eta oparia jasoko ditu; 2garren bikoteak 1.200 euro, garaikurra eta oparia irabaziko ditu; 3garren bikoteak 700 euro, garaikurra eta oparia; eta azkenik, 4garren bikoteak 500 euro, garaikurra eta oparia irabaziko ditu. Honetaz gain, hurrengo lau bikoteek Nafarroako patxaran bodega baterako gonbitea jasoko dute, eta parte hartuko duten bikote guztiek opari bat izango dute. Izena tabernan bertan eman behar da, eta bikote bakoitzak 50 euro jarri behar ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!