Arantzazura ibilaldia apirilaren 4an

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 22a, 01:00

Donostiako Elizbarrutiak Erramu bezperan, apirilaren 4an, Arantzazura joateko hitzordua egin du. Aurtengo lema Familia gara, familian gara izango da. Oinez igotzeko zailtasunak dituztenentzat, Oñatitik autobusean igotzeko aukera izango da, oinezkoekin batean. Izena emateko San Joan Bataiatzailearen parrokiko bulegora jo behar da, martxoaren 24, 26 eta 31n, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Prezioa: 13 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!