MAKINA batek estimatuko du Karabel auzoa eta Kaxkoa lotuko dituen igogailua jartzea, sendoenari ere kosta egiten baitzaio tren apeaderoko eskailerak igotzea. Joan den abenduan hasi ziren igogailua egiten eta maiatza aldean bukatzea espero dute.
Balantxatik Atzietara
Igogailuko sarrera apeaderoan izango da, baino trenbide azpiko tunel txikitik gertu; goian berriz, Atzietara emango du, Plaza Berri parera gutxi gora behera, zertxobait beherago, haur parkearen parera. Karabel eta Kaxkoaren arteko komunikazioa asko hobetuko da igogailuari esker.
20 lagunentzako modukoa
Igogailua ez da makala izango, izan ere, 20 lagun batera hartzeko modukoa izango da, eta ez hori bakarrik, bizikletak eramateko lekua ere izango du. Igo edo jaitsi beharreko tartea txikia izan arren, desnibela oso haundia da, beraz, erabiltzaileek estimatuko dute zerbitzua.
Igogailua kristalezkoa izango da eta bertatik bazterrak kusteko aukera ere izango da.
Bidegorria eta
komun publikoak
Igogailuarekin batera beste zerbitzu batzuk ere jarri edo hobetuko dira herrian.
Plaza Berrin esate baterako, komun publiko berriak egitea aurreikusi du Udalak.
Karabel eta apeadero aldean berriz, igogailuaren inguruko parajeak konpondu eta bide gorria egitea aurreikusi dute.