Irurtzun nagusitu zen atzo, Zazpi Iturriri 2-1 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 22a, 01:00

BERRIA txapelketako partiduak jokatu ziren atzo Hernaniko kiroldegian. Hernani Berria txapelketatik kanpo geratu da, Irurtzunen kontra galdu ondoren, baina Hernaniko kiroldegian beste hainbat partidu jokatzen ari dira. Atzokoan Irurtzun eta Amezketako Zazpi Iturriko pelotariak aritu ziren eta Irurtzun nagusitu zen 2-1 irabazita. Kadete mailan, Amezketako Gallurralde eta Jakak irabazi zuten, 22-09, Irurtzungo Idoate II eta Berazaren kontra. Euskal Herriko txapeldunak diren amezketarrak beren maila erakutsi zuten. Jubenil mailan, Irurtzungo Ansotegi eta Zabaletak irabazi zuten, 22-12, Olaetxea-Arzelusen kontra. Partidu ikusgarriagoa espero zen, baina Arzelus pelotaria ez zen bere onenean etorri eta azkenean Irurtzungoak nagusitu ziren. Nagusi mailan, Irurtzungo Idoate eta Mariñelarenak irabazi zuten, 22-04, Ropon eta Legarretaren kontra. Amezketako bikote titularrak ezin izan zuen atzo jokatu eta gipuzkoarrek egurra jaso zuten partidu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!