Txanobarragorro hernaniar askoren artean egindako herri antzezlana egingo dute larunbatean Usurbilen, arratsaldeko 20:00etan. Antolatzaileek adierazi dute arratsaldeko 17:30etan geratu direla, Atsegindegin, bertara joateko. Ordu horretan ezin duenak bere kabuz joan beharko duela adierazi dute. Usurbilekoaz gain, emanaldi gehiago ere izango dira Euskal Herrian barrena; datorren ostiralean, apirilak 3, esate baterako, Gernikan izango dira eta apirilaren 17an, ostirala, Aulestin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!