Karobi elkarteko koadrila Xabierren erromes

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 21a, 01:00

erromes ibiliak dira Karobi elkarteko kide batzuk, beste milaka pertsona bezala, Xabierrera egiten den Xabierraldia izeneko oinezko martxan. 20 lagun inguruko koadrila joan zen eta Kronikari adierazi diotenez, «ederki» pasa zuten. Marieluts eta Latsunbeberriko bizilagunak hartzen dituen elkarteak hainbat kultur ekintza antolatzen ditu urtean zehar eta urtero Xabierrera joatea da bat. Aurten ere ez dute kalerik egin.

Xabierraldiak
Xabierraldia martxoko lehen bi asteburuetan Xabierreko Gaztelura egiten den erromesaldia da. Nafarroako eta bazter guztietako milaka pertsona joaten da urtero-urtero, kilometroak eta kilometroak oinez eginez. Askok fedearengatik egiten dute eta beste askok kultur ekitaldi bihurtu delako. Bistan denez, Xabier izeneko jende asko ere joaten da.

Jatorri erlijiosoa
Dirudienez, usadioaren sorrera 1886koa da. Orduan, San Frantzisko Xabierrekoari laguntza eskatu zioten, Nafarroan gogor jotzen ari zen izurrite baten kontra laguntzeko. Itxura denez, izurriteak halako batean atzera egin zuen eta herritarrek urtero erromes joateko promesa egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!