Yone Boutiquek 6-0 irabazi zuen asteartean Bilkoin Legorreta taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 21a, 01:00

Asteburuko partidua asteartera aurreratuta jokatu zuen Yone Boutique areto futbol taldeak. Kiroldegian jokatu zuten, Bilkoin Legorreta taldearen kontra eta erraz irabazi zuten, 6-0. Yone Boutiquek partidu osoan zehar agindu zuen eta ez zuten larritasun egoerarik pasa. Lehen zatia amaitu zenean, aldea 4-0ekoa zen etxekoen alde, eta beste bi golak bigarren zatian sartu zituzten. 6-0eko aldea haundia den arren, hernaniarrek izan zituzten aukerak kontuan izanda, oraindik haundiagoa izan zitekeen. Hernaniarren golak Peiok (1), Javik (2) eta Iosuk (3) sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!