`Trap Americano´ modalitateko tiraldia gaur Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 21a, 01:00

Txantxangorri elkarteak antolatuta, Trap Americano laranja koloreko 15 plater modalitateko tiraldia izango da gaur Santa Barbaran. Tiraldi honen berezitasuna da, tiro bakarrarekin puskatu behar dela platera. Gaurko tiraldia erregulartasun txapelketako bigarrena izango da. Tiraldia goizeko 10:30etan hasiko da, eta izena goizeko 11:30ak arte eman ahal izango da. Kategoria bakarreko txapelketa izango da, non handicap distantzia 15, 16, 17 eta 18 metrotakoa izango den. Tiraldiaren zuzendaria Oskar Redondo izango da eta sariak honakoak izango dira: 1goa paletilla eta ardo botila; 2garrena paletilla; 3garrena oparia; 4garrena eta 5garrena gazta, eta 6garrenetik 12garrenera oparia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!