Hernanik lidertza galdu zuen joan den asteburuan, Euskaldunaren kontrako derbyan 2-2 berdinduta. Hala ere, biharko partiduan lehen postua berreskuratzeko aukera ezin hobea izango dute txuri berdeek, lider berria den Aretxabaletaren kontra jokatuko baitute. Aretxabaletak bi puntu ateratzen dizkio Hernaniri, beraz, bihar garaipenaren bidea berreskuratuz gero, txuri berdeak lider itzuliko dira etxera. Partidua Ibarra zelaian izango da, bihar, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Emakumezkoen ligan, Anaitasunaren kontra
Emakumezkoen ligan, Hernanik igoera faseko partiduekin jarraitzen du, eta biharkoan Azkoitiako Anaitasuna taldearen kontra jokatuko du. Joan den astean, Hernanik berdindu egin zuen, eta 4garren jarraitzen du sailkapenean, bigarrengotik 4 puntura. Anaitasuna berriz, 5garren dijoa, txuri berdeak baino 3 puntu gutxiagorekin. Partidua bihar, Txerloian, goizeko 11:00etan.