Hernaniarrak bikain aritu ziren Tolosan izan zen Euskadiko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 21a, 01:00

HERNANIKO igerilariak Tolosan izan ziren joan den asteburuan, Euskadiko Txapelketan. Herriko lau igerilarik hartu zuten parte bertan, junior mailan eta promesa mailan, eta orokorrean lehendik egindako denborak jaitsi zituzten. Junior mailan, Maitane Danborenak 50m bizkarreko Espainiako txapelketarako minima lortu zuen eta 100m bizkar proban 11garren postua. Alazne Egiazabalek berriz, 50m libreetan 4garren postua, eta 50m tximeleta eta 100m libreetan 9garren postua. Promesa mailan, Miren Bardajik 100m bular proban 4garren izan zen eta 50m bular proban 6garren. Azkenik Amaia Amiano 50m libre proban 7garren izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!