Finalerdietako partiduak gaur Irurtzun eta Zazpi Iturriren artean, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 21a, 01:00

VI. BERRIA Txapelketako bigarren finalerdietako partiduak jokatuko dira gaur kiroldegiko frontoian. Norgehiagoka Irurtzungo taldearen eta Amezketako Zazpi Iturri taldearen artean izango da.

Kadeteetan gipuzkoarrak faborito
Kadeteetako partiduan aurrez aurre izango dira Idoate II eta Beraza gipuzkoarrak, eta Gallurralde eta Jaka nafarrak. Zazpi Iturriko bikoteak faborito gisa egingo dio aurre partiduari, Euskal Herriko txapeldunak baitira, eta gainera joko aldetik bolada ezin hobea daramete.

Jubeniletan partidu berdindua
Jubeniletan berriz, oso partidu berdindua espero da, bi bikoteak jubenil mailako onenetakoak baitira: Ansotegi-Zabaleta/Olaetxea-Arzelus. Ziurrenik partiduan zehar urduritasuna hobekien kontrolatzen duen bikoteak irabaziko du.

Seniorretan nafarrak dira faborito
Azkenik, seniorretako partiduan Idoate eta Otxotorenak jokatuko dute Ropon eta Leundaren kontra. Zazpi Iturrikoak Euskal Herriko txapeldunak diren arren, partidu honetan bikote nafarra da faborito, azken aldian maila hobea erakusten ari baita. Beraz, kanporaketa oso berdindua izango da. Lehen bi partiduak Zazpi Iturrik irabazten baditu, azken partiduan Irurtzun zenbat tantoko aldea ateratzeko gai den ikusi beharko litzateke.

Gravn Torneoa hasi zen joan den astean
Denboraldiko txapelketa ofizial garrantzitsuena hasi zen joan den asteburuan, Gravn Torneoa. Bertan, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Errioxako pelotaririk onenak jokatzen dute. Gipuzkoako selekzioarekin Hernaniko 17 jokalarik hartuko dute parte: eskuz jubeniletan Arrieta, eta seniorretan Gorrotxategi; trinketean jubeniletan Lizeaga, Bilbao eta Otaegi; Sub 22an Esnaola; eta seniorretan Alvarez; emakumezkoetan palan jubeniletan Aierbe, Irazustabarrena eta Gutierrez; Sub 22an Zabala, Pagola, Jauregi eta Lukas; azkenik trinketean, jubeniletan Ugalde; eta Sub 22an Arrondo eta Perez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!