Hernanitik Astigarragara joango da Korrika. Larunbatean egun osoko jaia antolatu dute: goizeko 11:00etatik aurrera umeentzako tailerrak izango dira, Korrika petoak egiteko, eta helduentzat dantzaldia Patxi Perezekin. Herri bazkaria egingo dute eguerdian, Joseba Barandiaran plazan (txartelak salgai, 15 euroan, Zipotza, Sagartxo, Ikatza eta euskaltegian) eta arratsaldean, berriz dantzaldia. 22:30ak aldera iritsiko da Korrika Astigarragara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!