Datorren larunbatean pasako da Korrika herritik. Egun horretan eta aurretik ekintza ugari izango dira Korrikaren inguruan. Astelehenean Korrikako dokumentala emango dute Biterin, 19:30etan. Ostiralean berriz, herriko ume eta gazteak aterako dira kalera: 10:00etan Haur Korrika egingo dute haurtzaindegietan; 11:30etan, Korrika Gaztea egingo dute; eta 15:00etan, ikastetxeetako umeek Korrika Txikia egingo dute. Ondoren, txokolatada eta dantzaldia izango dute, Plazan. Larunbatean, bizikleta martxa izango da
11:00etan; eguerdian bazkaria Tilosetan (Aralar eta Txilin) txartelak , eta arratsaldean dantza eta musika saioak. Gaueko 21:15ak aldera ailegatuko da Korrika herrira, Zinkoenean barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!