Bertso saio musikatua ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 21a, 01:00

Ostegunean bertso saio musikatua izango da Otsua-enea sagardotegian. Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Oier Iurramendi eta Xabier Legarreta izango dira kantari. Musika eta kantuarekin gai jartzen ariko dira, Eñaut Agirre Aitor Atxega eta Imanol Kamio. Izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 943 55 68 94.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!