Batasuna, EHAK eta ANVko 44 lagun auziperatu ditu Garzonek, tartean bi hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 24a, 01:00

Komunikabideetan zabaldutako informazioaren arabera, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasunako, EHAK-ko eta ANVko 44 lagun auziperatu ditu. Autoan dioenez, «Batasunak, EHAK eta ANV-EAE erabili ditu, ETAk diseinatutako ekintza deliktiboekin jarraitzeko». Bi hernaniar daude tartean: Unai Fano eta Alazne Arozena. Epaiketa apirilaren 13tik 20ra izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!